2013 iraila
Hoy última función
PABELLON 6, ANTZERKIA, IRAILAK 6, 7, 8, 13, 14, 15, 20, 21 ETA 22 (20:00ETAN), 90 MINUTU, 15€ (bazkideek prezio bereziak dauzkate)
Antzezleak: Itziar Lazkano eta Ramón Barea.
Laburpena: Aktore zaharrak dira NICÉFORO eta SEMÍRAMIS, bizitza zibilean senar-emazteak eta eskenatokian bikotea osatzen dutenak. Euren azken emanaldia eskeintzera doaz, irudizko ekitaldi bat, zeinean alegiazko pertsonaiak kobidatuta dauden: Godot, Ionesco, Juan Tenorio, Stanislavski… eta horrela ia ehuneraino. Azken Emanaldia burutu aurretik, pertsonaiokin bizi eta hitz egiten dute, gaitzetsi eta haintzat hartzen dituzte.
Cabaret Chihuahua
PABELLON 6, CABARET, IRAILAK 13, 14, 21, 27 ETA 28, 22:00ETAN, 90 MINUTU, 15€ (bazkideek prezio bereziak dauzkate)
Antzezleak: Mitxel Santamarina, Enriqueta Vega, Lander Otaloa, Itxaso Quintana, Iñaki Maruri, Quique Gago, Diego Pérez eta Irene Bau.
Laburpena: Gau klub bat da, musika zuzenean eskeintzen duena, kanta mexikarrak giro mexikarrean, non kabareteko artistek pop kultur klasikoaren saioak antzezten dituzten. Liza Minelly, Marilyn Monroe, Amy Winehouse, Cantinflas edo Sabino Arana (bertsolari showman ospetsua)artisten imitazio petoak eskeintzen dituzte. Sexu, festa eta glamour gauak.
Tamalez, krisia ikuskizunen mundura ere iritsi da: publikoa urritu da, BEZak dena garestitzen du; ERE bat egin beharrean daude; Frida Kahlo eta Montserrat Caballé eurak ere langabeziaren zerrendak loditzera kondenatuta daude. Bizitza bera bezalako kabaret bat.
Laburbilduz, komedia musikal honek, azken hamarkadako gizartearen egoera animikoa ironiaz aztertzen du. Gure bilakaeraz barre egiten dugu, nola igaro garen kontsumismo alai eta axolagabetik krisi ekonomikoak eragindako amorrurantz. Nola aldatu gaituen M15-ak!.
Nire aitaren etxea?
PABELLON 6, FILM LABURRA, IRAILAK 20 (22:00ETAN), 6 MINUTU, SARRERA DOAN
El negociador
PABELLON 6, ANTZERKI-LABURRA, IRAILAK 28 ETA 29 (20:00ETAN, 20:30ETAN, 21:00ETAN), 20 MINUTU, 7€ (bazkideek prezio bereziak dauzkate)
La reina de corazones contra la burbuja inmobiliaria
PABELLON 6, ANTZERKI-LABURRA, IRAILAK 28 ETA 29 (20:30ETAN, 21:00ETAN, 21:30ETAN), 20 MINUTU, 7€ (1 ikuskizuna) edo 10€ (2 ikuzkizunak)(bazkideek prezio bereziak dauzkate)