Pabellón 6ek 10 urte bete ditu
2011ko abuztuaren 22an (jaio zen) ireki zituen ateak Pabellón 6 arte eszenikoentzako guneak. Artisten eta elkartekideen artean autokudeatutako gunea. 10 urte hauetan zehar bertako oholtza gainetik hogeita hamar ekoizpen propio baino gehiago pasatu dira eta ehunka antzezlan, dantza edo txotxongilo ikuskizun… Publikoaren babesa ezinbestekoa izan da “gertuko antzerki hau” hazteko.
Denboraldia abuztuaren 20an hasiko da PALABRARISMOS antzezlanaren estreinaldiarekin P6ko aretoan eta GRIS: MORIRSE EN BILBAO antzezlanaren buelta P6ko Gazte Konpainiaren egoitzan
egongo da ikusgai.